XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ZENBAIT AHOLKU BALIAGARRI Gure bidaian nora joan aukeratu ondoren, non ibili jakin behar dugu denboraldiari ahalik eta etekinik haundiena ateratzeko.

Mapen eskala aukeratzean, kontuan hartu behar dugu 1:25000 edo 1:50000 eskalakoak direla egokienak, motorrez ibiltzeko berriz, 1:1000000 edo handiagokoak.

Urrutiko herrialden mapak aurkitzeko (Afrika eta Asiakoak bereziki) herrialde horien metropoli izandakoen kartografietara jotzea komeni da.

Herrialdeetako maparik inon aurkitzen ez baduzu (batzutan ez dira salgai egoten, kartografia militarra izateagatik), Nazioarteko Instituto Geografikoan eska dezakezu.

Hau, ia herrialde guztietan aurki dezakezu.

Ia mendebaldeko herri guztietan eskura ditzakezu bertako mapak turismo bulegoetan.

Bertara iristean eska dezakezu.

Hirugarren Munduko herrialdeetan, hotelik garrantzitsuenetan bakarrik aurki ditzakezu batzutan.

Mapa bat erakustea, bertakoekin harremanetan jartzeko aitzaki ona izan daiteke, lagungarri izateaz gain.

(Ahal izan ezkero, ez egin bidaiarik mapa onik gabe).

Ezagutzen ez dituzun hiri haundietan, argibideak eman edo zure ostaturako bidea erakuts diezazuketen lekuak plano batetan.

Gure herritik kanpo gabiltzanean, ez dugu askotan zein mapa erosi jakiten, edo zeintsu dauden edo daudenetik zein dugu egokiena.

Hona hemen, Espainiako Estatutik kanpoko argitaletxe kartografiko nagusienak.